Zein da zure sortze prozesua?

Maiatza bukaeran Ataunen izan nintzen bertako irakurle taldearekin solasean. Oso gustora jardun genuen “Nomada”z, idazteaz eta beste hamaika kontuetaz hizketan. Galdera mordoa egin zidaten, tartean gaur hizpide dugun hau: Zein da zure sortze pozesua? Hauxe erantzuna:

Orri zuri baten aurrean jartzen naizen bakoitzean, hamaika aukera, ate, mundu, istorio, egoera, pertsonaia … azaltzen dira nire aurrean. Aukera infinitua da. Bertsolaria ez naizen arren, beraien eta nire sormen prozesuaren artean paralelismoak badirelakoan nago. Izan ere, ideia eta bukaera garbi izaten baititut sarri, ez, ordea, bidea. Ideia nagusi batekin hasi eta askotan, pertsonaiek, istorioak, idazten ari naizen bitartean sortu edo neureganaturiko ideia edo interes berriek haria beste puntu batetara eramaten dute usu.

Erromesek dioten moduan: ez dago biderik, bidea ibilian egiten da.Orri zuri baten aurrean jartzean, idazlea ere, neu kasu, biluztu egiten delakoan nago. Eguneroko jantziak erantzi eta errealitateak ukatzen didan aukera eskaintzen dit zuritasunak. Esku eskuan dut biluzten jarraitzeko aukera edo arropa berriak janztekoa ere.

Zuritasuna betetzeak mundu ezberdinekin lotura berriak sortzeko parada ematen dit eta hau benetan gozagarria gertatzen zait.

Published by Aitziber Etxeberria

Idaztean aske sentitzen naiz. Benetan gogoko dut istorio ezberdinetan murgildu eta mundu berriak sortzea.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: